Manifestu futurista
Manifestu futurista | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Filippo Tommaso Marinetti |
Argitaratze-data | 1909ko otsailaren 20a |
Generoa | manifestua |
Jatorrizko izenburua | Manifesto del futurismo |
Herrialdea | Italia |
Manifestu futurista izen bereko mugimenduaren oinarriak osatu zituen manifestua izan zen. 1909an Filippo Tomasso Marinetti poeta italiarrak idatzi zuen eta hainbat aldizkari italiarretan argitaratu ondoren, Le Figaro aldizkari frantziarrean argitaratu zen. Honi esker, manifestua Italiatik at ezagutzera eman zen. 11 zatitan banatutako manifestua zen non bertan, garaiko Italiako gizartearen aldaketak islatuta agertuko diren. Manifestu honek ateak ireki zizkion ondoren etorri ziren beste manifestu batzuei, hala nola, Manifestu surrealistari.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filippo Tomasso Marinetti Alexandrian (Egipton) jaio zen, 1876. urtean eta Bellagio-n (Italian) hil zen 1944. urtean. Bere amak hizkuntza eta literatura italiarrarekiko interesa helaraziko zion Dante eta D ́Annunzioren bidez. Horretaz gain, Jean-Jacques Rousseau, Charles Baudelaire, Victor Hugo eta Emile Zola-ren bidez literatura frantsesarekiko lotura bat sortuko du. Aurrerago, bere interesetatik urrunduz bere aitaren temaketa zela eta zuzenbide ikasketak gauzatzeari ekingo dio Pavia eta Genovan, 1899 an bere ikasketak amaituz. Esan dezakegu, pertsona polifazetikoa izan zela, poeta, idazle, dramaturgo eta editorea izanik.
Manifestu futuristaren (1909) zein mugimendu futuristaren sortzailea izateaz gain, Mussoliniren oinarri ideologikoaren sortzailea izateagatik ezaguna izango da. Manifestu Faxistaren (1919) egileetako bat izanik Alceste De Ambris-ekin batera. Bere bizitzan zehar Italiako faxismoarekin lotura zuzena izango du 1920ra arte, garai honetan mugimendu faxistatik urruntzeari ekinez, 4 urte beranduago honako honetara itzuliko den arren.
Manifestu futurista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manifestu futuristaren esentzia probokazioa da, askotan diskurtso biolento batekin harrituz, egiazkotasuna alde batean utziz eta batzuetan arranditsua izanik. Bertan, gerra, munduan suertatu behar den higienea bezala aldarrikatzen dute. Garai berri baten hasierarekin batera edertasunaren ezaugarri berriak aldarrikatzen dituzte, makinen azkartasunarekin lotuak egongo direnak, bizitza eta gizarte mota berri honen erakusle izanik. Guzti hau oinarri izanik, Filippo Tomassoren eskutik emango da eskuen artean dugun manifestuaren sorrera.
1909ko otsailaren 2an Manifestu Futurista argitaratuko da Le Figaro aldizkarian. Hala ere, esan beharra dago aurretik Italiako beste zenbait aldizkaritan argitaratua egongo dela jadanik. Aldizkari honen bidez, ordea, Italiatik at ezagutzera emango da, garrantzi handia lortuz. Une honetatik aurrera, Marinetti mugimenduaren erreferenterik nagusiena izateaz gain, honen finantzatzailea, editorea, kudeatzailea eta idazlea izatera igaroko da.
Bere osotasunean aldizkarietan lehenengo argitalpenak egin baino lehenago, Milanen manifestuaren 2 edizio (frantsesez eta italieraz) desberdin inprimatuko dira. Europa osoko intelektual eta kazetariei bidaliak izango dira Filipporen eskutik, haien ideiak ezagutarazteko asmotan. Hilabete beranduago, 1909ko otsailean jada, aldizkarietan lehenengo publikazioak hasiko dira (lehenengo 2 edizioetan ez bezala sarrera bat gehituko dute hauek).
Gainontzeko publikazioak honakoak izan ziren:
- Gazzetta dell’Emilia, Bolonia, Otsailak 5 (1909)
- Il Pungolo, Napoles, Otsailak 6 (1909)
- L’Arena, Verona, Otsailak 9 (1909)
- Gazzetta di Mantova, Mantova, Otsailak 9 (1909)
- Il Piccolo, Trieste, Otsailak 10 (1909)
- La Tavola Rotonda, Napoles, Otsailak 14 (1909)
- Il Giorno, Napoles, Otsailak 16 (1909)
- Democratia, Craiova, Otsailak 16-19 (1909)
- “Manifesto iniziale del futurismo” izenez Le Figaro, Paris (Lehenengo orrialdean). Otsailak 20 (1909)
Sei urteren buruan (1909-1915), futurismoaren oinarritze teorikoa amaitutzat ematen da, pintura, eskultura, arkitektura, poesia, diseinu, publizitate eta musikan ikaragarrizko berrikuntzak emanez.
Manifestu futurista gauzatu ostean Filippo 1910. urtean Umberto Boccioni, Luigi Russolo eta Carlo Carrà margolariekin aurkituko da, hauek mugimendu futuristaren ideien sustatzaile garrantzitsuak bihurtuz.
1911. urtean Le Futurisme sortzen da, mugimendu futuristaren pentsamendu eta manifestuen bilketa eta laburpena. Hortik lau urtetara, 1914an, futurismoaren esparruak irekiz, Marinetti Errusiara joango da, San Petesburgo eta Moskura hain zuzen ere. Bertan, futurismo errusiarraren taldea ezagutzen du.
1919 an helburu politikodun ekintza faxistetan parte hartzen du eta zenbait idatzi publikatzen ditu, haien artean Democrazia futurista (“Demokrazia futurista”) edota Al di là del comunismo (“Komunismotik haratago”).
Nahiz eta 1920.urtean faxismotik urrundu, 1924 an berriro ere hurbildu egingo da Futurismo e fascismo (“Futurismo eta faxismoa”) bezalako publikazioak kaleratuz. 1931an berriz Il paesaggio e l'estetica futurista della macchina (“Paisaia eta makinako estetika futurista”) manifestuak argia ikusten du. 1935ean, aldiz, L’Aeropoema del Golfo de La Spezia (“La Speziako golkoko Aeropoema”). Urte berean Afrikan boluntariotza egin ostean, Marinettik “askatasuna” hitzaren inguruan ikasketa eta esperimentazioak gauzatzen ditu eta 1938an, azkenik, Artecrazia aldizkarian artikulu antisemita batzuk publikatzen dira, Marinetti-ren idatzi eta pentsamenduan oinarrituak.
Testuaren zatiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Guk beldurrarekiko maitasuna kantatu nahi dugu, energiaren eta ausarkeriaren ohitura.
- Adore, ausardia eta errebeldia funtsezko elementuak izango dira gure poesian.
- Gure pintura eta arteari dagokionean mugimendu erasokorra gailentzen da, insomnio bortitza, salto hilgarria, aurpegiko eta ukabilkadak.
- Baieztatu dezakegu munduko distira aberastu dela edertasun berri batekin: abiaduraren edertasuna.
- Lemaren gida daramakien gizona goraipatu nahi dugu, non bere lantza idealak lurra gurutzatzen duen, berau jaurtia izango da orbitako zirkulutik.
- Beharrezkoa da poetak garraz zarrasteltzea, zoriontasun eta eskuzabaltasunez, oinarrizko elementuak debozio sutsu batez baliatuz areagotzeko.
- Ez dago edertasunik borrokan ez bada. Izaera aldakorra ez duen artelan bat ezingo da maisulan moduan hartu. Pintura indar ezezagunetako eraso aldakor baten moduan kontzebitua izan behar du, horrela, gizakiaren aurrean makurtzera murriztu beharko dira.
- Mende guzti hauetako muinean gaude! Zergatik babestu beharko ginateke gure asmoa Ezinezkoko ate misteriotsuak bera botatzea bada? Denbora eta Espazioa bihar hilko dira. Gu absolutuan bizi gara, non-nahiko berebiziko abiadura sortu dugulako jada.
- Gerra goraipatu nahi dugu -lurreko gaitasun bakarra-, militarismo, abertzalego, anarkisten imintzio suntsitzaileak, hiltzera iritsi zaitezkeen ideiak eta emakumeenganako mespretxua.
- Museoak suntsitu eta erre nahi ditugu, liburutegiak, akademiak eta moralismoei aurre egin baita feminismoa eta bestelako koldarkeria oportunista eta erabilgarriei ere.
- Lanaren erruz urduri aurkitzen diren jendetzei kantatuko diegu. Kapital modernoetan gauzatzen diren erreboluzio mugimenduen kolore anitzeko biharamun polifonikoei; hareatzen gaueko dardarei bai eta mehats behetako argi elektrikoen indarkeriei ere, suge erretzaileak jaten dituzten estazio tripazainei, hodeietatik zintzilik dauden fabrikei; abenturazale paquebots-ei zerumuga ketsua dutelarik; petral handiko lokomotorei altzairuzko errail handietatik putinka jarduten dutenei; hegazkinen hegaldi irristagarriei, hegazkin horiek helizeek dakartzaten jendetzaren bandera eta txalo gogotsuei.[1]
Futurismoaren testuinguru historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Futurismoa Italian XX. mendearen lehen hamarkadan ematen den mugimendu artistiko eta literarioa da. Italian futurismoa ematen ari zen bitartean, Frantzian Kubismoa indarrean zegoen, bi mugimenduen artean ika-mika nabariak emanez. Esan bezala, mugimendu hau Marinettiren esku eman zen, liderra eta sortzailea izanik. Mugimendu abangoardista honek goraipatzen zuen arte mota ordura arte ikusitako modeloak atzean uzten zituen, norabide berri bat hartuz. Geroari begiratutako duen artea sustatu zen, guztiz antiklasizista eta batez ere oso espresiboa eta dinamikoa, orduan ematen ari zen sozietatea bezalakoa. Gizarte berri hau mugimenduan, indarrean, azkartasunean, arintasunean, abiaduran, hirien magnifikazioan eta jendetzan oinarritzen zen, makinaren eraginkortasunak gizakia bera ordezkatuz. Lehen esan bezala, mugimendu artistikoa eta literarioa izateaz gain, mugimendu politiko bati zuzenean lotuta zegoen, hots, faxismoari. Honen ondorioz, faxismoaren ideia matxista, arrazista, tradizionalista eta biolentoak futurismoaren oinarriak ere bihurtu ziren.
Futurismoko artearen estetika aurretik aipatutako ideia hauen islada zuzena zen. Hau da, indarra, tentsioa, mugimendua eta bortizkeriak nabarmenak ziren, estatismoa alde batera utziz. Artistek pertsona eta animaliak mugimenduan adierazten zituzten, futurismoaren koadro nagusietako bat “Uhalduta dagoen txakur baten dinamismoa” izanez, Giacomo Ballarena hain zuzen ere, futurismoetako erreferente nagusietako bat izango dena.
Faxismoarekin lotura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatu beharrekoa da futurismoaren eta faxismoaren arteko lotura ez dagoela zuzenki osaturik. Filippo Marinettik Manifestu Faxistaren sortzaileetako bat izan zen arren, ez dago guztiz frogaturik aurreneko hau bere aurrekaria izan zitekeenik. Bestalde, hitzezko biolentzia eta biolentzia metaforikoa erabiliko dituztenez manifestu honetan, gerora faxismoak izango dituen zenbait jarreren islada izan daiteke.
Faxismoarekin bateraturik izango duen beste ezaugarrietako bat gerra, munduko higiene moduan ikustea izango da (9.artikuluan irakurri dezakegun moduan). Honen bidez gaiztotasunaren amaiera etorriko da beraien ustetan. Honek hurrengo urteetan emango diren bulkada totalitaristetan eragin ikaragarria izango du, hala nola, Italian eta Alemanian.
Marinettik eta futurismoak erlazio estua izango dute Italiako faxismoarekin baita bere buru izango den Mussolinirekin. 1909tik hasita 11 urtez erlazio zuzena izango dute bi mugimenduek, batez ere kontuan izanik 1919an Manifestu faxistaren sortzaileetako bat izango dela Filippo. Horrela, 1920an Faxismoaren III. kongresuan Marinettik Mussoliniren egitarauari aurre egingo dio honen ideia antiklerikal eta antimonarkikoen aurrean. 4 urtez Marinetti eta beste zenbait futurista Alderdi Faxistatik aldenduko dira. 1923an berriz, Mussolini boterera iristearen ondorioz, berriz gurutzatuko dira bi mugimenduen bideak.
Beraz, esan dezakegu bi mugimenduen arteko bateratasun eta berdintasunak ohikoak izango diren arren eta hauek guztiz frogatu ezin diren arren, bi hauen sorburuen erlazioa dela medio, baterako norabide batzuk frogatu daitezkeela.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- FILIPPO TOMASSO, M., Manifiestos y textos futuristas, Ediciones del Cotal, Barcelona, 1978.
- AURREKOETXEA JIMENEZ, A., Futurismo Italiano y fascismo paradigmático: estética y política una convergencia problemática. encuentro y desencuentro de dos fenómenos contradictorios (1909-1922), Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostia, 2015.
- TORRENT ESCLAPÉS, R., Cien años de futurismo, Universitat Jaume I, Barcelona, 2009.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pérez Segura, Javier. (2003-06-30). «Manifiestos y textos programáticos de la Sociedad de Artistas Ibéricos» Archivo Español de Arte 76 (302): 177–185. doi: . ISSN 1988-8511. (Noiz kontsultatua: 2019-05-16).
Webgrafia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- http://www.arengario.it/futurismo/_pdf/specimen-2011-tonini-manifesti.pdf
- https://historia-arte.com/movimientos/futurismo
- http://proa.org/esp/exhibition-el-universo-futurista-textos.php